Albisteak

Haztegi Ikastolak antolatuta

Esne Beltza eta Willis Drummond Legazpin arituko dira larunbatean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Haztegi Ikastolaren 50. urteurrena ospatuko dute apirilaren 21ean legazpiarrek. Kontzerturako sarrerak salgai daude jada.

Haztegi Ikastolaren 50. urteurrena bonbazia handian ospatuko dute legazpiarrek. Izan ere, hainbat kontzertu iragarri dituzte herrian apirilaren 21erako, mende erdia ikasleekin zein ikasle ohiekin ospatze aldera.

Esne Beltza, Willis Drummond eta John Dealer & The Coconuts taldeak igoko dira oholtzara egun horretan. Emanaldiak ikastolako patioan izango dira.

Sarrerak

10 euroan daude eskuragarri kontzerturako sarrerak. Egunean bertan, berriz, 14 euroko prezioa izango dute. Ikastolako Idazkaritzan ez ezik, Karibe Zaharra, Kukue, Katilu eta Gurrutxaga tabernetan eta Hizkuntza liburu-dendan eros daitezke.