Albisteak
Hirugarren edizioa
Hiri Galduak, Mice eta Libe, Urretxuko Poligrafo Fest jaialdian
LUZIA ZUGADI | EITB.EUS
Asteburu honetan egingo dute Poligrafo Fest jaialdiaren hirugarren edizioa. Kontzertu guztiak doakoak izango dira.
-
Mice Miren Narbaiza
Hirugarren edizioa beteko du aurki Urretxuko Poligrafo Fest jaialdiak. Ostiral eta larunbat honetan egingo dute doako aipatu festibala, eta, urtero legez, musika talde ezagunak gonbidatuko dituzte bertara.
Esan bezala, bi egunetan banatuko dituzte emanaldi guztiak. Hala, ostiralean, Labeaga aretoan, Hiri Galduak taldea igoko da oholtzara 20:00etan. 21:00ak jota, berriz, Niko Etxart eta Hapa Hapa arituko dira.
Larunbaterako ere hainbat kontzertu iragarri dituzte. Mice izango da goiztiarrena. Artista eibartarrak 13:00etan emango du kontzertua. Gainerako zuzenekoak 21:00etatik 01:00etara egingo dituzte. Hain zuzen ere, Libe talde gasteiztarra aterako da agertokira 21:00etan. The Jungle Feversen txanda izango da ordubete geroago, eta The Kleejoss Banden musika entzungo da 23:30ean. Bukatzeko, 01:00etan, Señor Noren kantuak ezagutuko dituzte Urretxura gerturatzen diren musikazaleek.
EGITARAUA
Apirilak 20, ostirala
20:00 - Hiri Galduak (Zumarraga)
21:00 - Niko Etxart eta Hapa Hapa (Zuberoa)
Apirilak 21, larunbata
13:00 - Mice (Eibar)
21:00 - Libe (Gasteiz)
22:00 - The Jungle Fevers (Oviedo)
23:30 - The Kleejoss Band (Zaragoza)
01:00 - Señor No (Donostia)