Albisteak

Otsailaren 23tik aurrera

Iruñea du jomugan Belako taldeak

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Larunbatean Nafarroako hiriburuko Zentral aretoan arituko da Mungiako taldea. Han 'Render Me Nunb, Trivial Violence' diskoa aurkeztuko dute.

4:12

Otsailean argitaratu zuen Belako taldeak Render Me Numb, Trivial Violence estudioko diskoa. Telebistak zabaldutako indarkeria mota ezberdinen aurrean gizarteak duen jarrera bihozgabeari buruz hitz egiten du lan ausart horrek. Hain zuzen ere, besteak beste, genero indarkeria, errefuxiatuen eta etorkinen blokeoa eta alderdi politikoen ustelkeria aferak ditu ardatz diskoak. Askotan etxetik urruti, etorkizun ezezagun batengatik borrokatzen den belaunaldi baten ikuspegitik landu dituzte abestiak.

Harrezkero, Espainiako Estatutik bira luzea egiten dabil talde mungiarra. Dakizuenez, Bilbon eman zuten lehendabiziko kontzertua. Orain, ostera, Iruñean dute jarrita arreta, izan ere larunbat honetan bisitatuko dute Nafarroako hiriburua. Kontzertua Zentral aretoan izango da, 21:30etik aurrera. Aretoko ateak 21:00etan irekiko dituzte, baina Belako agertokira atera aurretik Yellow Big Machineren zuzenekoarekin gozatuko dute jarraitzaileek. Maiatzaren 19an, berriz, Gasteizen dute hitzordua.

Iruñeko kontzerturako sarrerak

Larunbateko zuzenekorako sarrerak 14 euroan (+banaketa gastuak) daude eskuragarri. Txarteldegian 17 euroko prezioa izango dute. Gainera, 26 euroren truke afaria eta konzerturako sarrera barne hartzen dituen bonua eskura daiteke. Afaria 20:00ak eta 21:00ak bitartean izango da. Menuari dagokionez, hanburgesa, patatak eta edaria emango dute, 12 euroan.

Kontzertu guztiak

Apirilak 21, IRUÑEA (Zentral)
Maiatzak 5, GRANADA
Maiatzak 17, LLEIDA
Maiatzak 18, MONZÓN

Maiatzak 19, GASTEIZ
Maiatzak 25, MADRIL
Maiatzak 26, SANTANDER