Albisteak

Zuzenekoak

Su Ta Gar taldeak bi kontzertu emango ditu apirila bukatu aurretik

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Logroñon arituko dira larunbat honetan, eta astebete geroago Irungo Tunk! aretoa harrapatuo dute.

  • su ta gar

    su ta gar

Hogei urte bete ditu taula gainean Su Ta Garrek, baina Eibarko laukote ezagunenak bide luzea du egiteko oraindik ere. Oholtza astintzeko duten esperientziak eta kontzertuetan ehunka jarraitzaile biltzeko erakutsi duten gaitasunak indarra ematen die agertokian ziur egoteko.

Hori horrela, badirudi hurrengo asteetan ere taldearen kantu ezagunenak entzuteko aukera izango dutela zaleek. Izan ere, apirila bukatu orduko bi zuzeneko iragarri dituzte.

Lehena apirilaren 20an izango da; hots, ostiral honetan. Logroñoko Biribay Jazz Club aretoa bisitatuko dute, orduan. Sarrerak 14 euroan daude salgai ticketea.com webgunean, besteak beste. 22:00ak aldera irekiko dituzte ateak, eta ordu erdi geroago hasiko da Su Ta Garren zuzenekoa.

Astebete geroago, apirilaren 27an, Irungo Tunk! aretoan izango dira. Sarrerak ticketea.comen daude eskuragarri.