Albisteak

Lan berria

Lenny Kravitzek disko berria argitaratuko du irailean

AGENTZIAK | EITB.EUS

Lenny Kravitzek hiru geldialdi egingo ditu Espainiako Estatuan, disko berria aurkezteko. Ekainaren 28tik 30era Santiagon arituko da; uztailaren 4an, Madrilen, eta uztailaren 5ean, Bartzelonan.

Azken diskoa argitaratu zuenetik lau urte igaro direnean, Lenny Kravitzek iragarri du disko berria prestatzen ari dela. Hain zuzen ere, irailean iritsiko da Raise Vibration, 1989an abiatutako musika ibilbidearen hamaikagarren "altxorra".

Ohikoa denez, abeslari estatubatuarrak instrumentu guztiak jotzen ditu proiektu berriko abestietan. Izan ere, kolaboratzaile bakarra izan du grabaziorako: Craig Ross gitarra-jotzailea.

"Berrasiera izango balitz bezala sentitzen dut, eta hemen nago berriro", esan du Kravitzek. Gainera, Rolling Stone aldizkarian egindako adierazpenetan baieztatu du 1989an kaleratutako Let love rule diskoarekin lotuta dagoela Raise Vibration.

"Ez ditut 20 urte, baina oraindik ere sentsazio hori izatea opari bat da niretzat. Norbere buruarengan eta atzean ezkutatzen den artistarengan konfiantza izan behar dela ikasi nuen. Dugun horretan fidatu behar gara beti".

Kontzertuak

Lenny Kravitzek hiru geldialdi egingo ditu Espainiako Estatuan, disko berria aurkezteko. Ekainaren 28tik 30era Santiagon arituko da; uztailaren 4an, Madrilen, eta uztailaren 5ean, Bartzelonan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Musika
  • Albisteak