Albisteak

'Harrikada’'

Berlingoetan oinarritutako musika elektronikoko jaialdia, Ozaetan

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Arabako aipatu udalerrian egingo dute Harrikada jaialdia irailaren 7tik 9ra. Alemanian ikasten edota lanean egon diren arabar gazteek sustatutako egitasmoa da 'Harrikada'.

  • Harrikada

    Harrikada

Arabako Ozazeta herria musika elektronikoz jantziko da irailaren 7tik 9ra, Berlinen egiten diren festetan oinarritutako jaialdi berri bati esker. Egitasmoa Alemanian ikasten edota lanean egon diren arabar gazteek sustatu dute.

Prentsa-ohar baten bidez antolatzaileek jakitera eman dutenez, Berlinek daukan azpi-kultura elektronikoa ekarri du nahi du Arabara Harrikada Festibalak. Gainera, tokiko disko-jartzaileak Alemanian ezagutarazteko (eta alderantziz) aukera emango du jaialdiak.

Aurreikusitakoaren arabera, maiatzean iragarriko dute Ozaetako Garaion Sorgingunetik igaroko diren taldeen izenak. Sarrerak ere orduantxe jarriko dituzte salgai.

"Alemania eta Euskal Herria arteko zubi artistiko eta kultural berriak eraiki nahi ditugu, musika elektronikoaren eta arteen bidez", adierazi du jaialdia antolatu duen ARTgia sorgune & aretoako bozeramaileak.