Albisteak

Kontzertuak

Gatibuk hiru eguneko maratoia abiatuko du gaur Lekeition

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Ostiraleko eta larunbateko hitzorduetarako sarrerak agortuta daude. Halere, oraindik badago gaurko emanaldirako txartelak erosteko aukera.

  • Argazkia: Gaizka Peñafiel

    Argazkia: Gaizka Peñafiel

Apirilaren 21ean Lekeition arituko dela jakinarazi zuen Gatibuk duela egun gutxi. Iragarpena egin eta hiru ordura, agortuta zeuden Ikusgarri zineman eskainiko duten emanaldirako sarrera guztiak.

Arrakastaz jabetuta, bigarren data bat itxi zuten, jarraitzaile denek kontzertura joateko aukera izan zezaten. Hala, apirilaren 20an ere Bizkaiko kostaldeko aipatu udalerrian izango da talde gernikarra Aske bizi, aske maitte diskoko kantuak aurkezten.

Badirudi lekeitiarrak irrikaz zeudela Alex Sardui eta taldekideak oholtza gainean ikusteko. Izan ere, bigarren zuzeneko horretarako sarrerak ere salgai jarri eta batera agortu ziren. Hori ikusita, hirugarren aukera eman zieten lekeitiarrei Gatiburen musikaz gozatzeko: gaur ere Lekeition joko dute.

Ostiraleko eta larunbateko hitzorduetarako sarrerak agortuta daude. Halere, oraindik badago gaurko emanaldirako txartelak erosteko aukera.