Albisteak

Larunbatean, Euskaldunan

Minbizia duten haurren aldeko ongintzazko kontzertuak antolatu dituzte Bilbon

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Carlos Jean musikaria, Las Tea Party bikote bilbotarra eta Dientes de Luna talde gernikarra izango dira larunbat honetan Euskalduna Jauregian, La Caudri del Hospiren aldeko ekitaldian.

Larunbat honetan, 23:00etatik aurrera, ongintzazko ekitaldia hartuko du Bilboko Euskalduna Jauregiak.

Gogorregi Elkarteak antolatuta, La Cuadri del Hospi proiektuari laguntza emateko, ongintzazko festa egingo dute Bizkaiko hiriburuan. Horrekin, haurren minbiziaren ikerketa eta hezur-muinaren ematea sustatu nahi dute. Horretarako, Carlos Jean musikaria, Las Tea Party bikote bilbotarra eta Dientes de Luna talde gernikarra gonbidatu dituzte.

Hala, kontzertuotan jasotako dirua La Cuadri del Hospi elkarteari emango diote.

Guztira, bost orduko musika saioa egingo dute, helburu solidarioa oinarri duena. Edarien prezioak ohi baino baxuagoak izango dira.

Sarreren salmenta

Txarteldegian eros daitezke sarrerak, baita BBKren orotariko kutxazainetan ere. Diru-laguntza eman nahi dutenek, hemen egin dezakete.