Albisteak

Ekainaren 1ean eta 2an

Berri Txarrak kartelburu, Eibarko Ez Dok Fest jaialdian

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Belako, Toundra, Jardin de la Croix, Viva Belgrado, Dead Bronco, Joseba B. Lenoir eta Kokein ere arituko dira Gipuzkoako aipatu udalerrian ekainaren 1ean eta 2an.

  • Berri Txarrak. Argazkia: Gaizka Peñafiel

    Berri Txarrak. Argazkia: Gaizka Peñafiel

Ekaina iritsi eta batera, Eibarrek Ez Dok Fest jaialdiaren estreinako edizioa antolatuko du, zeinetan gaur egungo rock musikaren izarrak bilduko diren.

Duela pare bat aste aurreratu zuten Toundra, Belako, Jardin de la Croix, Viva Belgrado, Dead Bronco, Biznaga, Melange, Futuro Terror, Joseba B. Lenoir, Kokein, The Soulbreaker Company, Vulk, Doblecapa, Nerabe, Mud Candies, Comité Eléctrico eta Cuchillo de Fuego arituko direla bertan. Gainera, egun batzuk geroago jakin dugu Berri Txarrak izango dela kartelburu nagusia.

 

 

Talde horiek guztiak Unbe kirol-gunean elkartuko dira ekainaren 1ean eta 2an.

Jaialdiari buruzko informazio gehiago, www.ezdokfest.com webgunean.