Albisteak

Maiatzean

Monster Magnet, Ainara Legardon eta Cycle, Kultura Live musika zirkuituan

AGENTZIAK | EITB.EUS

M. Ward, Non Servium, King Khan & The Shrines, Russkaja, Gatillazo, Willie Nile & Band edota Eri Yamamoto Trio ere izango dira protagonista aurtengo edizioan.

Kultura Live elkartea osatzen duten aretoek "kalitatezko kontzertu zirkuitu dinamikoa" antolatu dute Kultura Live zirkuituaren bigarren edizioan, maiatzean, eta Monster Magnet, Ainara Legardon, M. Ward, Cycle, Non Servium, King Khan & The Shrines, Russkaja, Gatillazo, Willie Nile & Band edota Eri Yamamoto Trio artista eta taldeen kontzertuak eskainiko dituzte.

Elkartea osatzen duten aretoak, Kultura Live elkarteak gogoratu duenez, hauek dira: Indara, Le Magneto, Kafe Antzokia, Hell Dorado, Fever/Santana 27, Beikozini, Bermeoko Kafe Antzokia, Atabal, Tunk!, Dabadaba, Le Bukowski, Doka, Zentral Kafe Teatro, Totem aretoa, Bilbaína Jazz Club, San Agustin eta Plateruena. Iaz egin zen zirkuituaren lehen edizioa, eta 2.875 pertsona bildu ziren.

Aipaturikoez gain, Furyo, The Creepy Tones, Masterplan, Skeletoon, Dark Embrace, Taken, Los Tupper, ¡Pendejo!, Arenna, Kuve, Villanueva, Virenque, The Inductions, The Northagirres, The Neatbeats, Lie Detectors, Karne Kruda, Buffalo, Hatxe, Vinny Appice eta Mob Rules Live igaroko dira Kultura Live zirkuitutik.

Bestalde, elkarteak 10. urteurrena ospatuko du 2018an, eta hainbat ekimen antolatuko dituzte urtean zehar. Horien artean nabarmentzekoa da ekainaren 4tik 6ra Bilbon egingo den Europako Musika Areto eta Musika Jaialdien Live DMA elkartearen batzar nagusia. 2.500 musika areto eta jaialdi ordezkatzen dituzten 18 herrialdetako elkarteetako ordezkariak Kafe Antzokian bilduko dira sektorearen nondik norakoak eztabaidatzeko.