Albisteak

Ekainaren 1ean

Loquillo eta Rufus T. Firefly Navarra Sur Festival jaialdian arituko dira

AGENTZIAK | EITB.EUS

Ekainaren 1ean izango da Tuteran Loquillo kantaria. Hurrengo egunean, berriz, Izalek, Los Flamingosek eta Angel Stanichek joko dute.

  • Loquillo 2016

    Loquillo 2016

Loquillo abeslaria Tuterako Navarra Sur Festival jaialdian arituko da ekainaren 1ean, antolatzaileek bart jakitera eman dutenez. Bartzelonako artistaren iragarpenak edizio honetako kartelburuen zerrenda itxi du. Izan ere, Izalen emanaldia zegoen iragarrita ekainaren 2rako.

Loquillok Tuteran kontzertua ematen duen lehenengo aldia izango da. Han, hilabete honetan argitaratu duen 40 años de Rock 'n' Roll Actitud diskoa aurkeztuko du. Gainera, azken orduotan jakin dugu Rufus T. Firefly eta Los Moths taldeak ere aterako direla agertokira jaialdiaren lehenengo egunean.

Bestalde, ekainaren 2an Los Flamingos, Angel Stanich eta WeAreNotDjs izango ditu taula gainean lagun Izalek.

Kontzertuak ez ezik, tailerrak eta bestelako ikuskizunak ere egingo dituzte Nafarroako aipatu udalerrian ekaineko lehenengo bi egunetan.