Albisteak

Maiatzaren 12an

Izaro, Inun, Maren eta Keu, LemoaKustik Fest jaialdian

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Maiatzaren 12an Lemoan egingo duten festan Ekiza eta Liv Wallace ere arituko dira. Gainera, egun osoan zehar food truck zerbitzua eta garagardo dastatzea egongo da.

Musika, artea, garagardoa eta janaria izango ditu ardatz Lemoan datorren hilabetean egingo duten LemoaKustik Fest jaialdiak. Osagarri apartak, beraz, maiatzaren 12a giro ezin hobean igarotzeko.

Taula gainekoei helduta, egun osoan zehar egingo dituzte kontzertuak, aipatu udalerriko leku ezberdinetan. 10:00ak aldera hasiko da, hain zuzen, Ekizaren zuzenekoa Anbulatorio plazan; 12:00etan, Maren kantari gernikarrak irekiko du Eskolako aterpeko emanaldi zikloa, eta Liv Wallace igoko da gero oholtzara.

Arratsalderako gorde dituzte Inunen eta Keuren hitzorduak, eta plater nagusia 22:00etarako iragarri dute. Ordu horretan, Izaro aterako da kiroldegiko agertokira.

Esan bezala, egun osoan zehar food truck zerbitzua eta garagardo dastatzea egongo da.

LEMOAKUSTIK JAIALDIA