Albisteak

Asteburuko musika agenda

Kontzertu artean agurtuko dugu apirila

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, Banda Bassoti, Rufus T. Firefly, Willis Drummond, O'Funk'illo, Los Coronas, Su Ta Gar eta Mursego arituko dira asteburuan Euskal Herrian.

OSTIRALA

Los Cosméticos taldea Bilbon arituko da ostiralean, eta Dineroren 10. urteurreneko kontzertua ere hartuko du Bizkaiko hiriburuak. Gainera, Banda Bassoti, Suzo 13 eta Obsesión Fatal helduko dira Ipar Haizera, sarrera guztiak agortuta. Handik gertu, Basaurin, Rufus T. Firefly eta Sidonie izango dira.

Bestalde, Legorretan Ruper Ordorikaren musikak bustiko du Herri Antzokia.

LARUNBATA

Txapito Guzman & Ibarrako Langostinuek eta Garilak 26 arduratuko dira ostiralean Abadiñoko Matiena auzoko jaiak girotzeaz.

Basaurin ere egongo da zer entzun, hantxe joko baitute Willis Drummondek, Biznagak eta Los Cosmeticosek. Bizkaitik mugitu gabe, Bilbon egingo duten Izar & Star zikloarekin egingo dugu topo.

Halaber, Anita Parker, Azken Trena, Zezenaren Taldea eta Kuartz ere igoko dira larunbatean oholtzara, Baigorrin ospatuko duten Nafarroaren Egunean.

Gipuzkoan ere ez da zuzenekorik faltako. Donostian, adibidez, O'Funk'illo aterako da Doka aretoko agertokira. Kutxa Kultur klubean, berriz, Los Coronasen doinuak barreiatuko dira.

Irunek astinaldi aparta jasoko du, Su Ta Gar eta Elbereth taldeei esker. Bukatzeko, Lazkaon Nogen bilakatuko da gaueko protagonista.

IGANDEA

Mursego eta Makulu Ken gonbidatuko dituzte igandean Gasteizko gaztetxera.