Albisteak

Maiatzaren 25ean eta 26an

Iruña Rock jaialdiak kontzertuen ordutegiak zehaztu ditu

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Maiatzaren 25ean eta 26an egingo dute jaialdia Nafarroako hiriburuan. Talde ezagunak igaroko dira bertatik, Doctor Deseo, La M.O.D.A., eta Reincidentes, besteak beste.

  • La m.o.d.a.

    La m.o.d.a.

Geroz eta gutxiago falta da Iruña Rock jaialdiari hasiera emateko, eta data hurbiltzen ari dela ikusita, antolatzaileek kontzertu guztien ordutegiak zehaztu dituzte azken orduotan.

Dakizuenez, maiatzaren 25ean eta 26an egingo dute jaialdia Nafarroako hiriburuan. Talde ezagunak igaroko dira bertatik, Doctor Deseo, La M.O.D.A. eta Reincidentes, besteak beste.

Duela bi hilabete inguru iragarri zuten zuzenekoen egunez eguneko banaketa. Lehenengo egunean Doctor Deseo, El Ultimo Ke Zierre, Reincidentes, Tremenda Jauria, Rat-Zinger, KOP, Penadas por la ley, Tracción eta Thursday's Pussy Dogs igoko dira agertokira. Bigarren egunean, berriz, La Raiz, La MODA, Lendakaris Muertos, Narco, Zoo, Boubon Kings, Mala Reputación, Governors, Attikus Finch eta Impedanzia taldeen txanda izango da. Orain, ordutegien berri ere izan dugu.

iruña rock

Sarrerak

Eguneko sarrerak 26 euroan daude eskuragarri (+ 6 euro banaketa gastuengatik). Bi eguneko bonu bereziak, berriz, 45 euroko prezioa dauka (+ 6 euro banaketa gastuengatik).