Albisteak

Bitxikeriak

Hakima Flissi Maketa Lehiaketako irabazleak 'Factor X' saioko epaimahaia liluratu du

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Gazteako 27. Maketa Lehiaketaren irabazleak aipatu saioko lau epaimahaikideen babesa jaso du bertan parte hartzeko. Amy Winehouseren "Back to black" kantua moldatu du Lezamako abeslariak.

Apirilaren 27an izendatu genuen aurtengo Maketa Lehiaketako irabazle Hakima Flissi kantari bizkaitarra. Epaimahaiaren Saria eskuratu zuen, hain zuzen, 20 urteko abeslariak, eta Gaztean urtero antolatzen dugun lehiaketan garaile izan ostean, Tele5 telebista-kateko 'Factor X' saioan azaldu da aste honetan.

Han, Amy Winehouseren "Back to black" kantu ezaguna moldatu du bertan, eta Lezamako gaztearen ahotsak aho bete hortz utzi ditu aipatu saioko epaimahaikideak. Hiruk bi aldiz pentsatu gabe eman diote saioan geratzeko aukera Hakima Flissiri. Zorrotzagoa izaten den Risto Mejide epaimahaikideak, aitzitik, emanaldian begiak itxita aritu izana aurpegiratu dio, baina hari begira kantuan aritzeko gai zela erakutsi ostean, berorren babesa ere jaso zuen.

XXVII. Maketa Lehiaketa

Duela bi aste Bilboko Kafe Antzokiak hartu zuen Gazteako Maketa Leihaketaren finala. Hakima Flissik sekulako emanaldia eskaini zuen bertan: