Albisteak

Iragarpen gehiago

Donostia Festibalak kontzertuen egunez eguneko banaketa iragarri du

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

No Age, Señor No, Betacam, Lester y Eliza, Liher eta Pelax dira azken orduotan egitaraura gehitu dituzten taldeak. Bi eguneko bonua 42 euroan dago salgai, eta egun bakarrerako sarrera, 28 euroan.

  • Liher taldea

    Liher taldea

Duela astebete aurkeztu zuten Donostia Festibala jaialdia. Irailaren 14an eta 15ean Gipuzkoako hiriburuko hipodromoan arituko diren zenbait talde ere iragarri zituzten orduan; besteak beste, C. Tangana, Kase.O eta Berri Txarrak. Egun batzuk geroago jakinarazi dute No Age, Señor No, Betacam, Lester y Eliza, Liher, Pelax eta hainbat disko-jartzaile ere arituko direla bertan.

No Age Los Angelesko noise pop bikoteak urte hasieran argitaratu zuen Snares like a haircut diskoa. Señor No talde donostiarrak, bere aldetik, punk rock musika lantzen du. Betacami dagokionez, Torrelavegako Javier Carrascoren bakarkako proiektua dela aipatu behar da.

Horiez gain, Lester y Eliza laukote bilbotarrak, Lide Hernando abeslaria buru duen Liher taldeak eta Pelaxek, Unai Pelayo donostiarraren bakarkako egitasmoak, ere bisitatuko dute Donostia Festibala.

Disko-jartzaileek ere leku garrantzitsua beteko dute. Blami DJ, Fran Sinnata DJ, Zuaitz DJ, Telmo Trenor DJ, Alvva DJ eta Manci DJ izango dira edizio honetako protagonistak.

Kontzertuak, egunez egun

OSTIRALA

KASE.O

C. TANGANA

NIÑO DE ELCHE

LA LUZ

NATHY PELUSO

CALA VENTO

PET FENNEC

BETACAM

LESTER Y ELIZA

TELMO TRENOR DJ

ALVVA DJ

MANCI DJ

...

LARUNBATA

BERRI TXARRAK

RIOT PROPAGANDA

LA M.O.D.A.

NO AGE

SR. NO

CAROLINA DURANTE

LIHER

PELAX

BLAMI DJ

FRAN SINNATA DJ

ZUAITZ DJ

Sarrerak

Bi eguneko abonamendua 42 euroan dago salgai, eta egun bakarrerako sarrerak 28 euroan eskura daitezke, www.donostiafestibala.com webgunean.

Kutxabank txartela duten lehen 100 abonamenduek 14 euroko deskontua izango dute, eta ostiraleko eta larunbateko lehen 500 sarrerak 8 euro merkeago izango dira.