Pasaia itsas festibala 2018: kontzertuak, egunez egun

musika

Maiatzaren 17tik 21era

Pasaia itsas festibalak ostegunean irekiko ditu ateak

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

2018/05/15

The Zombie Kids, Maika Makovski, Morcheeba, Kiko Veneno eta Rural Zombies dira Pasaian aste honetan arituko diren talde eta musikarietako batzuk.

  • Rural Zombies

    Rural Zombies

    Rural Zombies
  • Whatsapp
  • Bidali

Maiatzaren 17tik 21era egingo dute Pasaia itsas festibala, eta egun horietan Gipuzkoako aipatu udalerrian hainbat kontzertu egongo dira.

Horrela bada, itsas kulturaren topaleku bihurtuko da lau egunez. Gune ezberdinak izango ditu jaialdiak. Batetik, uretan, Europako bazter guztietatik iritsitako itsasontziak egongo dira, eta, bestetik, lurrean, "villages" guneak jarriko dituzte, eta jarduera asko eskainiko dituzte; kultur eta gastronomia ekimenak, esaterako.

Gainera, musikak leku garrantzitsua beteko du bertan. The Zombie Kids, Kiko Veneno, Anne Etchegoyen, Maika Makovski, Morcheeba, Rural Zombies eta Serrulla igoko dira agertokira edizio honetan.

 

 

Kiko Veneno izango da oholtzara ateratzen lehena. Pasai San Pedron arituko da ostegunean. Hurrengo egunean, berriz, Pasai Donibanek Anne Etchegoyenen eta Maika Makovskiren zuzenekoak hartuko ditu, eta larunbatean Trintxerpetik igaroko dira The Zombie Kids, Serrulla, Morcheeba eta Rural Zombies. Lehen emanaldia 21:00etan hasiko da.

Larunbateko kontzertuen ordutegiak

21:00etan, SERRULLA

22:00etan, MORCHEEBA

23:50ean, RURAL ZOMBIES

01:00etan, THE ZOMBIE KIDS

Iruzkinak

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Gaztea App Deskargatu App berria! Gaztea App
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena