Albisteak

Larunbatean

Esne Beltza eta La Basu Zamudion izango dira asteburuan festak girotzen

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Larunbat honetan izango da Esne Beltzaren kontzertua, eta La Basu eta Akerbeltz ere aterako dira oholtzara egun horretan.

  • Esne Beltza, Legazpin. Argazkia: Gaizka Peñafiel

    Esne Beltza, Legazpin. Argazkia: Gaizka Peñafiel

Apirilaren 21ean abiatu zuen Esne Beltza taldeak "Itsu, mutu, gor" bira Legazpin. Ezohiko bira izango da aipatutakoa, disko berriaren prestaketa-lanak direla eta, normalean baino askoz kontzertu gutxiago emango baitituzte Xabi Solanok eta taldekideek.

Maiatzerako, adibidez, zuzeneko bakarra iragarri dute. Zamudion arituko dira, hain zuzen, larunbat honetan, festak girotze aldera. 23:00etan hasiko da gipuzkoarren zuzenekoa, eta La Basu eta Akerbeltz taldea ere igoko dira oholtzara egun horretan.

Disko berria

Oraingoz, ezer gutxi aurreratu dute disko berriari buruz, baina sare sozialen bidez duela egun batzuk jakinarazi zuten aurki aurkeztuko dutela aurrerapen-kantua, baita gainerako kontzertuen datak ere.