Albisteak

Irailaren 21ean eta 22an

La Sra. Tomasa eta El Columpio Asesino, Sopela Kosta Fest jaialdian

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Travellin' Brothers, Little Band, Grises, Liher, The Icer Company, Moonshakers, Zazkel, Melena eta Tirry & Teri disko-jartzailea ere igoko dira oholtzara irailaren 21ean eta 22an.

  • El columpio asesino

    El columpio asesino

Sopela Kosta Fest jaialdiaren bosgarren edizioa irailaren 20tik 23ra ospatuko dute. Hala, Bizkaiko aipatu udalerrian doako hamar kontzertu eta bestelako ekintzak antolatuko dituzte lau egun horietan.

Zuzeneko guztiak bi egunetan banatuko dituzte. La Sra. Tomasa izango du kartelburu lehenengo egunak (irailaren 21a), eta El Columpio Asesino bihurtuko da bigarren eguneko (irailaren 22a) protagonista nagusia. Horiekin batera, Travellin' Brothers, Little Band, Grises, Liher, The Icer Company, Moonshakers, Zazkel, Melena eta Tirry & Teri disko-jartzailea arituko dira. Udaletxea dagoen plazan egingo dituzte emanaldi guztiak.

Musikatik haratago, surfaren kulturarekin lotutako ekintza hezigarriak eta jolas-jarduerak izango ditu Sopela Kosta Festek. Gainera, bisita gidatuak egongo dira Sopelako itsaslabarretatik eta mendietatik, baita Tai-Chi saioak, kale-animazioa, Sopela Beer Fest azoka, haurrentzako tailerrak eta kometa tailerrak ere.

Bukatzeko, hantxe egingo dituzte surfari buruzko film laburren laugarren edizioa eta Surf Bussines Meeting jardunaldia.

Kontzertuak, egunez egun

Irailak 21, ostirala

La Sra. Tomasa
Grises
The Icer Company
Melenas
Dj Tirry&Teri

Irailak 22, larunbata

El Columpio Asesino
Travellin' Brothers Little Band
Liher
Zazkel
MoonShakers