Albisteak

Finala

Hondarribiko Ama Guadalupekoa izan da garaile lipdub lehiaketan

Garazi Urdanpilleta

"Petite soeur" kantaren bideoaren irabazi dute hondarribiarrek eta 3.000 euro irabazi dituzte. Epaimahaiaren saria, berriz, Gasteizko GazTek taldearentzat izan da; 1.000 euroko saria daukate.

03:30
LIPDUB LEHIAKETA 2011: Hondarribia - Petite Soeur  -

Hondarribiko Ama Guadalupekoa ikastetxeak egindako "Petite soeur" bideoa izan da Gaztea irratiko "dida" saioak antolatutako Euskal Herriko 2. LipDub lehiaketako irabazlea. 52.676 puntu lortu dituzte guztira eta 3.000 euroko saria lortu dute egunero-egunero batzen joan diren puntuei eta ikustaldiei esker.

Bestalde, Arkaitz Basterra, Asier Altuna eta Iker Treviño zinegileek osatutako epaimahaiak ere sailkatutako 20 lipdubak ikusi ditu eta, guztiak aztertu ostean, ondorengo taldea 1.000 eurorekin saritzea erabaki du: Gasteizko GazTek taldearen "Toma mucha fruta". Epaimahaikideen hitzetan, "koloretsua, arina, dibertigarria da eta oso ondo errealizatuta dago" eta "zalantzarik gabe denetatik originalena da".

Zorionak, beraz, bi irabazleei!

Egunero-egunero Gaztearen LipDub atarian sartu eta botoak emaneta bideoak ikusi dituzuen milaka pertsonei esker, Hondarribiko taldea nagusituda aurtengo lehiaketan. Atarian gelditu da Gasteizko Gaztedi Errugbitaldearen "Zure ingurua" lipduba, 49.677 punturekin. Atzeragosailkatu dira Gernika (15.594 puntu), Barakaldo (9.280,3 puntu) eta GasteizkoBiribildu (6.134,2 puntu) taldeak.

Gazteak osatutako Epaimahai independenteak aurtengo aniztasunaazpimarratu nahi izan du eta, saririk irabazi ez badute ere, hainbat talderenlanak nabarmendu nahi izan ditu:

Esaterako, Eibarko Deparkel elkarteak egindako"Moving" lipdubaren "kalitate humanoa" azpimarratu dute,baita "abestiaren aukeraketak gaixotasunei dramatismoa kendu eta bizitzariindartsu aurre egiten laguntzen" duela ere.

Bernedoko Sarrea Euskal udalekuek Nahixanen"Bagare" kantarekin egindako lanaren "freskura" ere aipatudute, "oso herrikoia eta amateurra" izanik, forma aldetik oso ondodagoelako.

Billabonako Oinkari dantza taldeak egindako "MariKalanbre" lipduba ere onenen artean sartu nahi izan du Epaimahaiak, harenegitura, "koreografia" eta ezustekoak oinarri gisa hartuta.

Gainera, Donostiako taldearen "Ain't no mountain highenough" bideoaren "espazio urbanoaren erabilera ona" ereazpimarratu dute, espazio horrek "dakartzan zailtasunak primerankontrolatu" baitituzte.

Eta ez dituzte aipamen berezirik gabe utzi nahi, halaber,Hondarribiko Ama Guadalupekoa taldearen lipduba eta Mungiako Legarda eskolakEsne Beltzaren “Gogoak” kantaren erremixaren osatutakoa.

Eskerrak eman nahi dizkizuegu lipdubak bidali dizkiguzuen 38taldeei eta egunero-egunero Gaztearen LipDub atarian botoa ematen eta bideoakikusten aritu zareten guztiei. Zuei esker izan du halako arrakasta “dida”saioaren ekimen berezi honek.

Zorionak irabazleei eta bejondeizuela lipdubak osatzen laneanaritu zareten guztiei!