Albisteak

10 disko salduenak

Adele izan da 2011n disko gehien saldu dituen artista

L.Z.

Lady Gagak eta Michael Bublek osatzen dute disko salduenen zerrendako podiuma.

  • Adele

Adele artista britainiarra izan zen iaz disko gehien saldu zituen abeslaria. Guztira 18 milioi kopia saltzea lortu zuen honek. Bestalde, Katy Perryk, Rihannak eta Amy Winehousek ere milioi bat diskotik gora saldu zituzten 2011n.

Disko salduenen artean azaltzen da baita ere Lady Gaga abeslariaren "Born this Way" lana. Gaga podiumeko bigarren postuan kokatu da, 5,4 milioi kopia salduta, Michael Bubleren aurretik.

Bruno Mars estatubatuarra ere artista arrakastatsuenen zerrendan agertu da eta Coldplayren "Mylo Xyloto"k, Mumford & Sonsen "Sigh No More" proiektuak eta Beyonceren azken lanak osatzen dute hamar disko salduenen zerrenda.

Amaitzeko, Justin Bieberren, Foo Fighteresen, Red Hot Chili Peppersen diskoek ere arrakasta izan dute 2011n.