Albisteak

Ekainaren 29tik aurrera

Esne beltza, Sepultura eta Public Enemy, EH Zuzenean jaialdian

L.Z.

Bebe eta The Bloody Beetroots ere arituko dira Heletan ekainaren 29tik uztailaren 1era bitartean.

  • Sepultura. Argazkia: EFE

Dagoeneko iragarri dituzte Euskal Herria Zuzenean jaialdian izango diren hainbat talderen izenak eta, besteak beste, Esne Beltza, Bebe, Sepultura, Public Enemy eta The Bloody Beetroots arituko dira Heletan (Nafarroa Beherea) ekainaren 29tik uztailaren 1era bitartean.

Sarrerak salgai daude dagoeneko. Hiru eguneko bonoa 40 eurotan eskuratu daiteke, jaialdiaren webgunean.

Aspaldi iragarri genizuen bezala, EH Zuzenean jaialdiak Heletan jarraituko du 2014ra arte.