Albisteak

Bideoklip berria

Rihanna 'geisha' bilakatuko da laster

Nagore Valle

Abeslariak ''Princess of China'' kantaren bideokliparen lehenengo irudiak erakutsi ditu twitterren daukan kontuan.

  • Rihanna.

    Rihanna bideoklipean. Argazkia: Twitter

Rihannaren single ugari daude mundu osoko zerrendetan une honetan; "Birthday Cake", "Where Have You Been" eta Jay Z ekoizlearekin egindako "Talk That Talk".

Oraingoan, "Princess of China", Coldplayrekin egin duen abestiaren bideokliparen lehenengo irudiak publikatu ditu bere twitterrean Barbadoseko abeslariak. Bertan, geishena bezalako jantzi batekin ikus dezakegu, txinatar baten itxura ematen dion makillajea duela.

Abestia Coldplayren Mylo Xyloto disko berriaren bigarren singlea da eta "Charlie Brown" kantaren promozioa bukatu bezain laster emango dute ezagutzera, nahiz eta diskoa atera zutenetik abesti deskargatuenen zerrendetan lehenengo postuetan egon.

Jakina da artistari asko gustatzen zaiola bere irudiarekin jolastea (ilea kolorez aldatzea, jantzi bereziak eramatea...) baina zuri zer iruditzen zaizu abeslariaren look berri hau?