Albisteak

Lehenengo urratsak

Disko berria eta kontzertu bira, Extremoduroren hurrengo proiektuak

Nagore Valle

Album berria urte amaieran aurkeztu nahi dutela adierazi du Iñaki Anton taldeko gitarra-jotzaileak.

  • Extremoduro.

    Extremoduro. Argazkia: EFE.

2011n Material Defectuoso lana argitaratu ostean, lan berria prestatzearen lehenengo urratsak ematen ari direla aitortu du Iñaki Anton Uoho Extremoduro taldeko kideak. Almansa Radio Uno irrati katearen “Es lo que hay” saioan eskainitako elkarrizketa batean, taldearen etorkizunaren inguruan aritu da Anton, eta adierazpen benetan interesgarriak egin ditu.

Taldeko gitarra-jotzaileak adierazi duenez, oraindik ez daude lana grabatzekotan baina lehenengo abestiek “oso itxura ona” daukate. Azken diskoaren abestiak oso luzeak izan ziren arren, hurrengoan abesti luzeak eta beste laburrago batzuk nahastuko dituztela gaineratu du musikariak. Lanaren argitalpen dataren inguruan ez du eman datu zehatzik, baina urte amaierarako prest egotea espero dutela aipatu du.

Album berri horri buruz hitz egiteaz gain, kontzertu birari buruz aritu da Anton. Jarraitzaileek denbora luzez itxaron behar izan dute taldearen zuzeneko bat ikusteko, baina badirudi azkenean, taldekideek kontzertu bira eskainiko dutela.

Platero y Tu taldea berriz elkartzearen inguruan ere bere iritzia eman du artistak: “Begi-bistakoa da oso konplikatua dela, proiektu ezberdinetan murgilduta gaudelako guztiak”.