Albisteak

Erabakia

Belako izan da garaile Gaztearen XXI. Maketa Lehiaketan

I.U.

Epaimahaiaren saria eskuratu du Belako talde mungiarrak. Entzuleen Sariaren irabazlea, berriz, Ebony Rose taldea izan da.

04:51
Maketa Lehiaketaren finala

Belako taldea izan da Gaztearen XXI. Maketa Lehiaketako irabazlea. Talde mungiarrak 3.000 euro irabazi ditu dirutan eta 3.000 euro musika-tresnatan edo musika-ekipamenduan. Horrez gain, bideoklip baten grabazioa eta Bilbao BBK Liven jotzeko aukera eskuratu ditu. Entzuleen Saria, berriz, Ebony Rose taldearentzat izan da. 2.000 euro eskuratu ditu.

Maketa Lehiaketako epaimahaiak ondorengo arrazoietan oinarritu du erabakia: "Belakotalde mungiarrak agertokian erakutsitako indarra izugarria izan da.Retrofuturismo polita egiten dute. Estilo zoroa dute eta konpetenteak dira".

Horrez gain, aurkezturiko talde guztien maila aparta azpimarratu nahi izan dute eta,batez ere, bost finalistek taula gainean adierazi duten jarrera profesionala. Nabarmentzekoada, halaber, Gaztearen XXI. Maketa Lehiaketan izandako parte hartzea. Guztira, 300abesti baino gehiago jaso ditugu aurtengo edizioan.