Albisteak

Igandean, Senperen

La Troba Kung Fuk, Su Ta Garrek eta Gosek girotuko dute Herri Urrats

L.Z.

Gainera, Obrint Pas, Anje Duhalde, Zarama eta beste hainbat talde arituko dira Senpereko lakuan igandean.

  • La Troba Kung Fu

Igande honetan ospatuko da Senperen Herri Urrats jaia. Han musikak leku garrantzitsua beteko du eta egun osoan zehar hainbat kontzertu egongo dira.

Ibilbidea bost gunetan banatuko dute: Nafarroa, Lapurdi, Araba, Gipuzkoa eta Haurren Txokoa eta zuzeneko gehienak Araba gunean izango dira. Besteak beste, Obrint Pas, Su Ta Gar, Anje Duhalde, Gose eta Zarama arituko dira Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko jaian.

Elkartuz Zabaldu lelopean ospatuko dute aurtengo festa. La Troba Kung Fu taldeak egin du abesti ofiziala, Danba taldearen laguntzarekin eta, nola ez, Kataluniako taldea ere Senpereko lakura hurbilduko da igandean.

 

 

Igande honetan ospatuko da Senperen Herri Urrats jaia. Han musikak leku garrantzitsua beteko du eta egun osoan zehar hainbat kontzertu egongo dira. Ibilbidea bost gunetan banatuko dute: Nafarroa, Lapurdi, Araba, Gipuzkoa eta Haurren Txokoa eta zuzeneko gehienak Araba gunean izango dira. Besteak beste, Obrint Pas, Su Ta Gar, Anje Duhalde, Gose eta Zarama arituko dira Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko jaian.Elkartuz Zabaldu lelopean ospatuko dute aurtengo festa. La Troba Kung Fu taldeak egin du abesti ofiziala, Danba taldearen laguntzarekin eta, nola ez, Kataluniako taldea ere Senpereko lakura hurbilduko da igandean.