Albisteak

Probak

Madonna eta Kalakan, elkarrekin 'Sagarra jo' kantuan

Ostegunean 'MDNA' bira hasiko du Poparen Erreginak Tel Aviven eta ikuskizuna probatzen ari dira Iparraldeko taldearekin batera. Lehen irudiak heldu dira.

04:22
Madonna eta Kalakan talde euskalduna, ''Aldapeko'' kantua abesten

Madonna txapela batekin jantzita ikusi genuen pasaden astean, Kalakan Iparraldeko taldearekin lanean ari zen bitartean, eta gaur bideo bat heldu zaigu. 'Sagarra jo' kantu klasikoaren bertsioa egiten du Poparen Erreginak, kalitate eskaseko bideo batean.

Madonna Paradise Madonnaren jarraitzaile taldearen blogak ikuskizun berriko hainbat bideo grabatu eta youtuben jarri ditu. Irudia ez da oso argia, baina Madonnak ostegunean Israelgo hirian aurkeztuko duena hurbiltzen digu.

Apirilean jakin genuenez, Kalakan talde euskaldunak Madonna abeslariarekin kolaboratuko du bira berri honetan. Ipar Euskal Herriko hirukotea "Open Your Heart" kantuaren bertsio batean parte hartuko dueta kantu horrek "Sagarra Jo" abestiaren zatiak jasoko omen ditu.

Madonna abeslariaren jarraitzaileek Sarean zabaldutako informazioaren arabera, 2011ko udan ezagutu zuten elkar. Hain zuzen ere, Lapurdiko Getarian entzun zuen aurrenekoz Madonnak Kalakanen musika.