Albisteak

Kontzertuak

Ken Zazpi eta Danza Invisible, gaur, sanferminetan

Nagore Valle

Besteak beste, Ken Zazpi, Conchita, Ojos de Brujo eta La Fuga arituko dira Iruñean gaurtik ostiralera bitartean.

  • Ken Zazpi

Sanferminak amaierara iristen ari dira, eta dagoeneko hainbat musika talde igaro dira Iruñeko agertokietatik. Gaur ere, musika izango da nagusi Nafarroakoo hiriburuan. Hain zuzen ere,  Ken Zazpik eta Danza Invisiblek joko dute. Eñaut Elorrietaren taldea Foru plazan egongo da, eta Danza Invisible, Gaztelu plazan.

Bihar pop-rock nafarra izango da protagonista, Gaztelu plazan Sueños Rotos, El Señor Ramón eta Innerve taldeen kontzertuak izango baitira. Horrez gain, La Fuga talde ezaguna Foru plazan arituko da.

Bukatzeko, jaietako azken egunean, uztailaren 13an, hiru emanaldi interesgarri izango dira Iruñan: Sidonieren, Revolverren eta Anariren kontzertuak.

Foru plazako kontzertu guztiak 23:30ean hasiko dira, eta Gazteluko plazakoak, 00:00etan.

Sanferminak amaierara iristen ari dira, eta dagoeneko hainbat musika talde igaro dira Iruñeko agertokietatik. Gaur ere, musika izango da nagusi Nafarroakoo hiriburuan. Hain zuzen ere,  Ken Zazpik eta Danza Invisiblek joko dute. Eñaut Elorrietaren taldea Foru plazan egongo da, eta Danza Invisible, Gaztelu plazan. Bihar pop-rock nafarra izango da protagonista, Gaztelu plazan Sueños Rotos, El Señor Ramón eta Innerve taldeen kontzertuak izango baitira. Horrez gain, La Fuga talde ezaguna Foru plazan arituko da.Bukatzeko, jaietako azken egunean, uztailaren 13an, hiru emanaldi interesgarri izango dira Iruñan: Sidonieren, Revolverren eta Anariren kontzertuak. Foru plazako kontzertu guztiak 23:30ean hasiko dira, eta Gazteluko plazakoak, 00:00etan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea