Albisteak

Nobedadea

Betagarrik ''Milaka izar berri'' bideoklipa estreinatu du

L.Z.

Bihar iritsiko da dendetara talde gasteiztarraren 'Zorion argiak' disko berria.

04:21
Betagarri: 'Milaka izar berri'

Zorion argiak diskoa kaleratuko du Betagarri taldeak bihar. Rock, ska eta reggae doinuak entzun ahal izango ditugu gasteiztarren lan berrian. Guztira, 23 abesti berri osatu eta bildu dituzte.

Zenbait gonbidatu bereziren laguntza izan dute grabazioan: Tonino Carotone, Gari, Pirritx eta Porrotx, El Drogas, Iñigo Muguruza, Mikel Urdangarin eta Virginia de la Casa. Horiez gain, Doctor Deseo, Soziedad Alkoholika, Obrint Pas eta Marea taldeetako abeslariek ere parte hartu dute diskoan.

Hemen duzue diskoaren aurrerapen bideoklipa.