Albisteak

Kontzertua

Rihanna abeslaria Barakaldon arituko da, maiatzean

L.Z.

Europan egingo duen kontzertu bira BEC erakustazokan hasiko du Barbadoseko abeslariak. Kontzertua maiatzaren 26an izango da, eta sarrerak azaroaren 30ean jarriko dituzte salgai.

  • Rihanna

Rihanna abeslariak kontzertu bira egingo du Europatik zehar Unapologetic diskoa aurkezteko. 2013ko maiatzean eta ekainean hainbat zuzeneko eskainiko ditu, eta tartean Barakaldon izango da Barbadoseko erregina. Hain zuzen ere, BECen hasiko du bira europarra.

Kontzertua maiatzaren 26an izango da BEC Barakaldoko erakustazokan. Egun batzuk geroago, ekainaren 1ean, Bartzelonan arituko da.

Rihannak bere webgune ofizialean jakitera eman duenez, azaroaren 30ean jarriko dituzte salgai Katalunian eta Euskal Herrian eskainiko dituen emanaldietarako sarrerak.

Zazpigarren diskoa

Dagoeneko Rihannak bukatu du estudioko zazpigarren diskoaren grabazioa. Unapologetic lana azaroaren 19an helduko da dendetara. Duela hilabete inguru, "Diamonds" singlea estreinatu zuen.