Albisteak

Atsedenaldia

Hiru urtez agertokietatik kanpo egongo da Coldplay

L.Z.

Chris Martinek azken kontzertuan iragarritakoaren arabera, denbora luze batez eszenatokietatik kanpo egongo da Coldplay.

04:47
Coldplayren bideo berria: ''Charlie Brown''

Australian iragan asteburuan eskainitako kontzertu batean Chris Martinek iragarri zuenez, Coldplay taldeak hiru urteko atsedenaldia hartuko du.

"Hiru urtetan emango dugun azken zuzeneko handia da hau. Nik ez dut bukatzerik nahi", esan zuen Martinek publikoa agurtuz, bertako egunkariek jaso dutenaren arabera. Dena den, urtea bukatu orduko talde britainiarrak hiru emanaldi ditu aurreikusita.

Coldplay taldeko abeslariak egindako adierazpenek zeresana eman dute. Egia esan, duela egun batzuk Hegoamerikatik 2013an egitekoak ziren bira bertan behera utzi zuten; beraz, baliteke Australian Martinek egindako adierazpenak egiazkoak izatea.

Oraindik ikusteke dago laukote britainiarrarekin gertatuko dena, aurki estudioko disko berria grabatzen hasiko direla iragarri baitzuten orain dela egun gutxi.