10:39

Gaztea

'Dida'n

Itxura perfektua izateko aholkulariak hizpide, Maite Eskarmendirekin

I.U.

Erredakzioa

Azkenaldian oso modan daude personal shopper eta beauty coach lanbideak, eta zer-nolako lana egiten duten aztertu dugu.

  • Maite Eskarmendi | Argazkia: EITB

    Maite Eskarmendi. Argazkia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Ez da lan erraza gure gorputzari eta arropari etekina atera eta itxura perfektua lortzea. Gaur egun, estetika arloko aholkularitza lanean trebatutako lanbideak oso modan daude.

Arropari dagozkion aholkuak nahi izanez gero, personal shopper batek lagunduko digu. Gure gorputzaren ezaugarrien arabera, ondoen geratzen zaizkigun diseinuak eta koloreak zein diren argitzen lagunduko digute.

Look perfektua izateko azala primeran izatea ere oso garrantzitsua da, Maite Eskarmendiren esanetan. Horretarako, personal beauty batek azalaren egoeraren azterketa egingo digu, gure gabeziak identifikatu eta zuzentzeko.

Azkenik, AEBtan oso garrantzitsuak diren beauty coach profesionalak aipatu dizkigu Maitek. Lehen aipatu ditugun bi lanbideak uztartzen dituzte, eta gorputzari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko beharrezkoak diren gakoak argitzen dizkiete bezeroei.

Hemen duzue Maite Eskarmendik ‘Dida’n kontatu digun guztia.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean