11:34

Gaztea

Elkarrizketa

Joseba Sacristan, estudiotik kanpo

Luzia Zugadi | eitb.com

Bidaiatzea, garagardoa eta biluzik lo egitea gustuko dituen esataria barru-barrutik ezagutzeko aukera izan dugu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Arratsaldei martxa jartzeaz arduratzen den Joseba Sacristan beasaindarraren sekretuak azaleratu ditugu. Gazteako esatariei zuzendutako test honekin, estudiotik kanpo gure lankideak nolakoak diren jakin nahi dugu.

Ze Martxa? saioaren gidariak serio hartu du galdeketa, eta erantzun sakonak eman dizkigu. Adi!

Abesti bat: Solange Knowlesen "Sand Castle Disco"

Musika talde bat: Jake Bugg. Bakarlaria da, baina tira... balio du, ezta?

Bidaiatzeko leku bat: Edozein leku. Herrialde eta kultura ezberdinak deskubritu eta ezagutzeko zale amorratua naiz. Hori bai, iritsiko da Benidormera joateko garaia ere! (kar-kar)

Edari bat: Zerbeza

Amets bat: Beti hegan egin nahi izan dut. Baina nik uste amets izaten jarraitu beharko duela!

Zapore bat: Ba, pizzarena igual, ezta?

Jaialdi bat: Kutxakultur

Bizio bat: Zerbeza

Pelikula bat: Cinema Paradiso. Klasikazo!! Totó pertsonaiak hunkitu egiten nau.

Festa bat: Ba, Beasaingo festak itzelak dira! Edo, bestela, udan lagunen baten etxean egindako edozein ere hartuko nuke gustura.

Zure maitale platonikoa: Ez da platonikoa. Errealitatea da.

Gorroto duzun zerbait: Zuzen eta garbi jokatzen ez duen jendea. Baina urrutitik ere detektatzen ditut! Eta hain dramatiko jarri gabe, pixagurak amorrua ematen dit (kar-kar). Inoiz ez datorkit ondo!

Aitorrezina den desio bat: Mmm... Ba hobe ixilik. Ez dut aitortuko.

Norekin pasatuko zenuke gau erromantiko bat: Ba… gau erromantikoak pasatzen ditudanarekin.

Irla batera eramateko hiru gauza: Gasolina, txapela eta txalupatxo bat. Berriz lurrera bueltatzeko!

Uda ala negua: Sozialki uda, dudarik gabe, baina neguak ere badu bere puntua.

Mendia ala hondartza: Hondartza. Ez naiz oso mendizalea. Paseotxoren bat bai, baina ez gehiago eskatu.

Ardoa ala garagardoa: "Bizio bat" galderara igo eta jakingo duzu erantzuna.

Negar egin duzun azken aldia: Pfff... Ba, ez dakit. Filmeren batekin, agian. Edo inpotentziak harrapatu nauen momenturen batean ere izan daiteke.

Inoiz egindako zorakeriarik handiena: Duela hiru urte irrati honetako castingera aurkeztu izana. Erabaki ona izan zen, antza!

Ohean pijamarekin ala biluzik: Jo... ba orain arte beti pijama jantzita; kamiseta galtzen barruan eta guzti. Baina orain udan larrugorrian lo egitera afizionatu naiz. Eta, a ze askatasuna, aizu! Alde edarra!

Boxerrak/Slipak/ Ezer gabe: Always boxer!

Goian ala behean: Goian, behean, zeharka, txiribuelta eginez, hankaz gora... Denak balio du!

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean