09:57

Gaztea

Elkarrizketa

Edurne Garmendiaren sekretu guztiak dakizkigu!

X.U.

Merezitako oporrak ditu orain Edurnek, ikasturte gogorra izan du eta. Hori bai, tartetxo bat hartu du gure galdeketa intimoa erantzuteko.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Urte guztia Jon Gotzon isilarazten eman ondoren, ondo merezitako oporrak hartu ditu azkenean! Emakume erakargarria, interesgarria eta batez ere jatorra da, eta hori da gure galdetegian garbi uzten duena.

Edurne Garmendia benetan ezagutu nahi duzu? Hementxe pista txiki batzuk

 

-Abesti bat: 'A sky full of stars'

-Musika talde bat: Itoiz

-Bidaiatzeko leku bat: Kotor, Montenegro

-Edari bat: Garagardoa

-Amets bat: Izan nun, eztizko amets bat…

-Zapore bat: Kafea

-Jaialdi bat: Bilbao BBK Live

-Bizio bat: umm... hori!

-Pelikula bat: August: Osage County (Agosto)

-Festa bat: Udaberri fest, 'Dida'ko lagunekin

-Zure maitale platonikoa: Gitarra-jolea

-Gorroto duzun zerbait: Logura

-Aitorrezina den desio bat: Sekretu gutxi, ia dena aitortuta dago!

-Norekin pasatuko zenuke gau erromantiko bat? Nere bikotekidearekin, dudarik gabe!

-Irla batera eramateko hiru gauza: Konpainia, jana eta edaria

-Uda ala negua: Berdinketa!

-Mendia ala hondartza: Hondartza

-Ardoa ala garagardoa: Ardoa. Lehen, garagardoa aukeratu dut… gaurko tenperaturarengatik, baina ardo beltza bestela, mesedez!

-Negar egin duzun azken aldia: Duela 2 aste

-Inoiz egindako zorakeriarik handiena: Buruari buelta gehiegi eman

-Ohean pijamarekin ala biluzik: Pijamarekin

-Tangarekin / kuleroekin / ezer gabe? Galtza, gona, soineko, pijamaren arabera

-Goian ala behean: X, beste berdinketa bat!

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean