12:27

Gaztea

Lehiaketa

Movember ekimena Gazteara iritsi da!

L.Z. | eitb.eus

Lehiaketa berria abiatu dugu: bidali zuen argazkiak (bibote eta guzti, noski), eta lortu 300 euroko txartela, Stock Factory dendan xahutzeko.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Ingelesezko bi berbaren arteko hitz-jokotik dator Movember: Moustache (bibotea) eta November (azaroa). Baina zein dira ekimen horren oinarria eta helburua?

Bada, gizonezkoek pairatzen dituzten zenbait gaixotasunen aurrean; hala nola, prostatako eta barrabiletako minbizia eta depresioa, gizartea kontzientziatzea du xede Movemberrek. Horretarako, alegia, ekimena babesten dutela erakusteko, bibotea utzi behar dute gizonezkoek.

Gaztean, ordea, harago zabaldu nahi izan dugu ekimen hori, eta neskengana ere zuzenduko gara gure erronka berri honetan.

Zertan datza Gazteako Movember lehiaketa?

Beste behin ere, entzuleen eta irakurleen parte-hartzea bultzatu nahi dugu. Hori dela eta, zuen argazkiak jaso nahi ditugu gure whatsappean (688 605 050). Eta, noski, argazki horietan bibotearekin azaldu beharko duzue. Zein motako bibotea aukeratu zuen esku dago, gezurretako bibotea zein benetakoa izan daiteke, eta edonor azal daiteke irudiotan: neska, mutil, gazte zein heldu.

Saria

Stock Factoryk eta Gazteak 300 euroko txartela emango diote irabazleari, aipatutako dendan xahutzeko.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean