13:07

Gaztea

Aurrerapena

Euskal Herriko Batukaden Topaketa hartuko du Lasarte-Oriak maiatzean

L.Z. | eitb.eus

Zabalik da, Gazteak babestutako topaketan, izena emateko epea.

0:22
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Hirugarren edizioa beteko du aurten Euskal Herriko Batukaden Topaketak. Oraindik denbora asko falta bada ere, antolatzaileek dagoeneko egin dute deia egutegietan maiatzaren 16a gorriz biribiltzeko. Batez ere, batukada taldeetan aritzen direnei zuzendu zaizkie aurrerapen-bideoan; izan ere, zabalik da jada izena emateko epea.

Dena den, erritmoa, dantza eta musika gustuko duten guztien topaleku bihurtuko da Lasarte-Oria maiatzean. Hau guztia Gazteak babestuta egongo da.

Festa-girotik ez da faltako Gipuzkoako udalerri horretan. Iaz, behintzat, hala gertatu zen.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean