12:48

Gaztea

Lehiaketa

Gaztearen 25. urteurreneko irudia, zuen esku

L.Z. | eitb.eus

Abian jarri berri dugun lehiaketan 2.000 euroko saria jasoko du irabazleak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Martxoaren 21ean mende laurden beteko du Gazteak, eta urtemuga ospatzeko ekimen bereziak prestatuko ditugu 2015ean zehar.

Lehendabizikoan entzuleen eta irakurleen parte-hartzea nahitaezkoa izango da. Baina zer da gure jarraitzaileei eskatuko dieguna?

25 urte egunero betetzen ez direnez, irudi berria estreinatuko dugu martxoaren 21ean, "Gaztea, 25 urte dantzan" leloari eutsita. Horretarako, zuen laguntza behar dugu.

Hala, gaurtik aurrera (otsailak 3), zuek egindako diseinuak jasotzen hasiko gara, eta egun horretan bertan argitaratuko ditugu aipatu lehiaketan parte hartzeko oinarriak.

Epeak

Esan bezala, hasi gara diseinuak jasotzen, eta martxoaren 2an itxiko dugu parte-hartzeko epea.

Hiru egun geroago, martxoaren 5ean, bozketa-fasea abiatuko dugu, eta hilaren 11ra arte egongo da zabalik botoa emateko epea. Hortaz, publikoaren esku geratuko da irabazlea aukeratzea.

Saria

Lehiaketak sari potoloa izango du jokoan. Irabazle bakarra egongo da, eta 2.000 euroko saria jasoko du horrek.

Parte hartu

Kontsultatu oinarriak hemen, eta bidali zuen diseinuak.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean