Gaztea

Inauteriak

Hasi da Tolosako karrozen eta konpartsen desfilea

L.Z. | eitb.eus

Inauteri giroa da nagusi oraindik ere Tolosan, baina han egoteko aukerarik ez duenik ere bada. Horregatik, zuzenean ematen ari gara den-dena.

  • Argazkia: Inauteriak 2014

    Argazkia: Inauteriak 2014

Inauteriak ospatzen ari dira Tolosan, eta, festa-giroarekin bat egiteko asmoz, Gaztea horien jarraipen berezia egiten ari da, egunez egun.

Txupinazoa izan zen lehenengo eguneko hitzordu nagusia, eta igandean, adibidez, desfilea eta diana izan zituzten egitarauan jaun eta jabe.

Atzo, berriz, karrozen desfileak hartu zuen lekua goizean, eta zezenek, arratsaldean.

Bukatzeko, gaurkoan karrozen eta konpartsen desfilea egiten ari dira 11:00etatik.

Hori guztia streming bidez jarraitzeko aukera izango duzue, Tolosako Udalaren laguntzarekin eta "Elkar banatuz, edukia sortuz" lelopean, Gaztean prestatu dugun webgune berezian.

Ospatu gurekin Inauteriak!

eriak!