Gaztea

Diseinu lehiaketaren finala

Finalisten izenak ezagutu ditugu 25. urtemugako irudi-lehiaketan

L.Z. | eitb.eus

Guztira zortzi diseinuk lortu dute finalerako txartela. Orain, martxoaren 12ra arte izango duzue zuen diseinu gustukoenaren alde bozkatzeko aukera.

Albisteak (1)

Hainbat hilabetez zuen diseinuak jasotzen aritu ostean, azkenik iritsi da eguna. Gaztearen 25. urteurreneko diseinu lehiaketan zortzi finalisten izenak aukeratu ditu epaimahaiak.

200 irudi baino gehiago jaso ditugu, zein baino zein dotoreagoa. Hori dela eta, lan nekeza izan dute epaimahaikideek zortzi lan hautatzeko. Hasiera batean jarritako oinarriak kontuan hartuta, diseinu landuenak iritsi dira finalera. (Entzun hemen finalistak aukeratzeko hartutako irizpideak).

Hain justu, Amaia Zaitegi, Andoni Garcia, Lander Andonegi, Leire Arbelaiz, Maialen Lekuona, Nerea Erasun, Richard Artetxe eta Saioa Perona dira zortzi finalistak.

Orain, zuen esku dago irabazlea aukeratzea. Martxoaren 12ra arte izango duzue zabalik botoa emateko epea. Bozkatzea oso erraza da, eta gogoratu zuen botoak erabakigarriak izan daitezkeela.

Eskerrik asko lehiaketa hau posible egin duzuen guztioi, eta zorte on finalerako txartela lortu duzuen zortzioi.

Bozkatu hemen.