00:00

Gaztea

Lehiaketa

Bertso derbia egingo dute gaur EHUren Leioako campusean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Gauean Athleticen eta Realaren arteko partida hartuko du San Mames futbol zelaiak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Euskal Herriko Unibertsitatearen Leioako campusean, bertso derbiaren bosgarren edizioa egingo dute gaur. Saioa 12:00etan abiatuko da, Areto Nagusian, eta sarrera doakoa izango da.

Oraingo honetan, Fredi Paiari, Jone Uriari eta Sustrai Colinari egokitu zaie Athletic defendatzea. Realaren aldeko taldea, berriz, Maialen Lujanbiok, Julio Sotok eta Amets Arzallusek osatuko dute.

Kirola eta kultura uztartzea asmo duen ekimena "gizalegezko futbol zaletasunaren aldeko aldarria" da, antolatzaileen esanetan. Gainera, euskararen normalizazioaren aldeko keinua ere bada bertsoderbia.

Hori horrela, "kiroltasunez" goiburupean egingo dute bosgarren edizioa, eta saio lehiakorra eta zirikatzailea nagusituko da oholtza gainean.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean