10:17

Gaztea

Ekainak 14, 23:00, ETB1

EHZren 20 urteko bilakaera laburmetraietan, ETB1en

EiTB

Bilbo

Euska Herria Zuzenean festibalaren laburmetraiak emitituko ditu ETB1ek, igande honetan, Ekainak 14, gaueko hamaiketan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

EHZ Festibalak bere 20. edizioa ospatuko du aurten : 20 urte esperientzia, 20 urte laguntzailego, trukaketa, istorio, Euskal Herriko panorama kulturalean saihestezina bilakatu den proiektu alternatibo honentzat... Urtebetetze honen kari, EHZ elkartearen baitan filma bat ateratzeko proiektua agertu zen duela 2 urte: helburua gogoeta sakon bat eramatea izan zen, Festibalaren nortasuna eta historiari buruz.

Sorkuntza prozesu honen emaitza heldu den Ekainaren 5ean izanen da ikusgai, Baionako Atalante zinegelan. 4 laburmetrai aurkeztuko ditu EHZk. Lehena, fizkio bat, EHZko segurtasun taldean sartu nahi duen neska gazte baten gorabeherak kontatzen dituena. Ondoren, 3 dokumental, EHZren sorrera, kultur eskaintza eta musikaz harago EHZren izaera integrala esplikatzen dituztenak.

Laburmetraiak aitzin Anari Alberdik bere azken albuma aurkezteko kontzertu bat eskainiko du: Zure aurrekari penalak (Bidehuts). Aukera ederra kantautorearen mundu intimistan murgiltzeko…

EITBek bere aldetik ere, Ekainaren 14ean, igandez, laburmetraiak publikatuko ditu, gaueko hamaiketan, ETB1-en. Egon adi!

 

2 kantu 20 urteak ospatzeko

Aurtengo edizioa Uztailaren 3, 4 eta 5ean izanen da Lekornen eta jadanik jakinak dira bertan izanen dira bertan parte hartuko duten taldeen izenak. Horien artean dira, Berri Txarrak, Deluxe, Skip&Die, The Coup, Anestesia edo Skakeitan adibidez. (Hemen egitarau osoa: egitaraua). Hiru eguneko sarrera 55€an jarri dute salgai.

20, urteurrena behar bezala ospatzeko, EHZ Festibalak bi kantu aurkeztu ditu badok.info euskal musikaren atarian.  Biak ala biak, EHZko laguntzaileek osatu dituzte osoki, azken 20 urteetan EHZk landu duen auzolanaren izpiritua gorde nahian. Egin KLIK!

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean