Gaztea

Euskaltel Gaztea kopa

FIFA bideo-jokoaren euskal lehiaketa, abian

EiTB.eus

Euskaltelek eta Gazteak FIFA bideo-joko ospetsuaren lehiaketa bat antolatu dute. Finala Barakaldon izango da, Euskal Encounter bileran.

0:24

Gazteak FIFA bideo-joko famatuaren lehiaketa bat antolatu du, Euskaltel enpresarekin batera. Lehiaketa bihar hasiko da, eta finala Barakaldoko Euskal Encounter ekimenean jokatuko da, uztailaren 23a eta 26a bitartean.

Bideo-jokoaren lehiaketan parte hartzeko, euskal talde hauetako bat hautatu behar da:
- Eibar
- Athletic
- Reala
- Alaves

Lehiaketak bi fase nagusi izango ditu

1. Ekainaren 30etik uztailaren 10era: buruz buruko fasea (1 VS 1) internet bitartez (online) jokatuko da. Fase horretan, talde bakoitzeko 12 jokalari klasifikatuko dira: Bizkaiko 12 jokalari, Athleticen koloreak defendatzeko; Arabako beste 12, Alaves ordezkatzeko; eta Gipuzkoako 24 jokalari, Eibar eta Reala defendatzeko. Beraz, 48 jokalari sailkatuko dira guztira. Talde bakoitzak 12 jokalari izango ditu, ez 11, azken orduan ezustekorik ez izateko.

2. Uztailaren 23tik uztailaren 26ra: Euskal Encounter bileran jokatuko da azken fasea, taldekakoa (11 VS 11). Partidak leku ikusgarri batean jokatuko dira, eta internet bidez jarraitu ahalko dira. Partiden berri euskaraz jardungo duten esatari batzuek emango dute, gainera, Euskal Encounter horretan.

Izen-emateak

Izena emateko eta lehiaketan parte hartu ahal izateko, kontsultatu hemen.

Sariak

Lehenengo saria: 1.500 €* + elastiko pertsonalizatua
Bigarren saria: 900 €* + elastiko pertsonalizatua
Hirugarren saria: 720 €* + elastiko pertsonalizatua
Laugarren saria:

600 €* + elastiko pertsonalizatua

*Dirutan emango diren sariak taldeko 12 kideen artean banatuko dira. Diru-sariei legez dagozkien atxikipenak egingo zaizkie.