10:30

Gaztea

Erasoa

Rihannari heriotza mehatxua egin diote, Twitterren eta Yahoon

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Polizia ustezko erasotzaila atzeman nahian dabil, baina oraingoz ez dute atxilotzeko aukerarik izan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Rihanna abeslaria lasai antzean ikusi dute kazetariek egunotan, gimnasiora bidean. Dena den, badirudi penak barruan gordeta dituela. Izan ere, hainbat komunikabidek zabaldu dutenez, heriotza mehatxuak jaso ditu Barbadoseko kantariak Twitter eta Yahoo bidez.

Hain zuzen ere, Alex Mercer eta Ralph Alexander izenekin aurkeztu da ustezko erasotzailea. Dirudienez, bere buruari egindako argazki bat argitaratu du pertsona horrek. Argazkian Rihannaren etxe alboan agertzen da, eta mezu bat ere idatzi du: "Duela minutu bat Rihanna hil izan banu, jada ongi egongo nintzateke. Sorginkeria arma bat da, pistolak erabiltzen ditut; egia da, armen baimena behar dudala, baina eskuak erabil ditzaket", zioen aipatu mezuak.

TMZ atariaren arabera, mezu elektronikoen, telefonoaren eta sare sozialen bidez erasotzailea bilatu nahian dabil Polizia, lehenbailehen atzeman eta atxilo har dezaten.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean