Gaztea

Uztailaren 23an, BECen

FIFA bideo-jokoaren euskal lehiaketaren finala, Gaztean, zuzenean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Streaming bidez emango dugu BEC erakustazokan gertatzen den guztiaren berri, 16:00etatik aurrera. Ekitaldia Mikel Apaolazak eta Oihan Vegak aurkeztuko dute.

Euskal Encounter topaketak hartuko du datorren ostegunean FIFA bideo-jokoaren lehiaketaren finala, 16:00etatik aurrera, Barakaldoko BEC erakustazokan.

Lehendabizi Euskaltel Gaztea Kopa aurkeztuko dute Mikel Apaolazak eta Oihan Vegak. Horiekin batera, hainbat jokalari igoko dira taula gainera, talde batzuetako jokalariak, hain zuzen ere.

Ordu laurden geroago, 16:15ean, finalaurreko partidak hasiko dira, eta final handia jokatuko dute ondoren.

Sari-banaketa 17:30 aldera izango da, agertoki nagusian. Hori guztia streaming bidez emango dugu Gaztean.

Parte-hartzaileak

Hautatutako talde bakoitzeko hamabi jokalarik hartuko dute parte. Gainera, besteak beste, Gaizka Toquero futbol-jokalaria egongo da.