Gaztea

Irratia

Asteartean 'Dida'k saio berezia egingo du, Inauteriak direla eta

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

07:00etatik aurrera, festa-giroa izango da nagusi Miramongo estudioan. Han gertatzen den guztia Gaztea.eus-en izango duzue ikusgai.

Jakina da Gaztean modu berezian bizi ditugula Inauteriak. Horregatik, gu ere mozorroen munduan barneratuta gabiltzalako, asteburua zertxobait luzatzeko asmotan gaude. Hala, asteartean, Inauterietako saio berezia egingo dute 'Dida'n, mozorro eta guzti, noski.

Ohi bezala, 07:00etan ekingo diote saioari eta 11:00ak arte egitarau benetan erakargarria prestatuko dute. Jokoek leku garrantzitsua beteko dute egun horretan, baita lehiaketek eta Gaztearen webgunera etengabe igotzen ibiliko garen bideoak ere.

Izan ere, estudioan gertatzen dena hobeto ezagutze aldera, eta Joseina, Jon Gotzon, Ainhoa, Ibon eta Edurne nola jantzita daude ikusi ahal izateko, Miramonen jazotzen dena Gaztea.eus-en izango duzue eskura.

Gogoratu, halaber, ostegunean maskoten mozorro lehiaketa abiatu genuela, eta dagoeneko hainbat argazki jaso ditugu. Dakizuenez, sari potoloak daude jokoan, eta oraindik asteburuan ehunka argazki ateratzeko aukera izango duzue. Horrenbestez, asteartea baino lehen prestatu zuen irudiak, aurten irabazle berriak nahi ditugu eta!

ahi ditugu eta!

ahi ditugu eta!