Gaztea

Urriaren 17tik aurrera

Hemen da Gaztea Bigkarting Race txapelketa

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Azaroaren 6an egingo dute finala Gasteizko zirkuituan. Han, Motor Festa ekitaldian, Oihan Vegak girotuko du eguna.

0:41

Euskal Herriko pilotu amateurrei zuzendutako Gaztea Bigkarting Race txapelketa iristear da. Aurten bi kategoria izango ditu Gaztea Irratiaren eta Bigkartingen eskutik antolatutako lehiaketak: emakumezkoena eta gizonezkoena. Batean eta bestean, sari potoloak egongo dira kategoria bakoitzeko hiru gidari onenentzat. Gainera, opari ugari zozkatuko dira txapelketan parte hartzen duten guztien artean.

Finala ere berezia izango da, zalantzarik gabe. Azaroaren 6an lehiatuko dira finalistak Gasteizko Bigkarting zirkuituan. Han, finala ez ezik, Motor Festa ekitaldia egingo dute, eta Oihan Vegak izango du jaia girotzeko ardura. Festa esklusiboa izango da, txapelketan parte hartu duten guztientzat.

Parte hartzeko baldintzak

25 euro ordaindu beharko dute txapelketan parte hartu nahi dutenek, eta aurretik eman beharko dute izena. Gutxienez 16 urte izan behar dute lasterkariek.

Ekipamendua Big Kartingek jarriko du.

Sailkapen jardunaldiak

Urriaren 17tik 21era eta urriaren 24tik 28ra izango dira sailkapen probak.

Kategoria bakoitzeko 20 pilotu onenek lortuko dute finalerdirako txartela. Rankinga Big Kartingen webgune ofizialean aurkituko duzue.

Finala

Finalerdietako bost pilotu onenak lehiatuko dira finalean. 20 itzuli eman beharko dizkiote zirkuituari.

Sariak

400 euroko oparia jasoko du lehenengo sailkatuak; 250 eurokoa, bigarrenak, eta 150 eurokoa, hirugarrenak.

Izenematea

Bi sailkapen txanda egingo dituzte.

Informazio guztia, hemen.