Gaztea

Abenduak 6

Ordu gutxi barru itxiko ditu ateak Durangoko Azokaren 51. edizioak

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Egunean zehar, Garilak 26, Humus, Lauroba, Perlak, Izaro eta Etxe arituko dira Ahotsenean, eta Bide Ertzeanek Durangoko jaraitzaileak agurtuko ditu Plateruenan.

Atseden hitzak ez du zentzurik Durangoko Azokari buruz berba egiterakoan. Hala, bosgarren egunean ere, etenik gabe egingo dute lan euskal sortzaileek, nahiz eta gaurkoarekin bukatutzat emango duten 51. edizioa.

Hala, Ahotseneatik igarotzen azkenaK Garilak 26, Humus, Lauroba, Perlak, Izaro eta Etxe izango dira; argitaratu berri dituzten diskoak aurkezten egongo dira guztiak. Saio musikatuez gain, hitza ardatz duten solasaldiak ere antolatuko dituzte Ahotsenean, besteak beste, Mariasun Landa, eta Txuma Murugarren gonbidatuekin.

Ikustekoa eta, batik bat, entzutekoa izango da, halaber, Bide Ertzeanek Plateruenan emango duen kontzertua. Izan ere, dakizuenez, lau emanaldi dituzte iragarrita tolosarrek, denbora baterako agertokiak utzi aurretik.

Kontzertuak kontzertu, bestelako jarduerak ere nagusituko dira Durangoko Azokaren azken egunean: Kameratoiaren sari banaketa ekitaldia, haurrentzako kantak eta jolasak eta teknologia berriei buruzko saioak, kasu.

abenduak 6 egitaraua azoka