11:48

Gaztea

Durangoko Azoka 2016

Ahotseneko kontzertu guztiak zuzenean emango ditu Gaztearen webguneak

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Gainera, Plateruenako emanaldien bideoak ere igoko ditugu webgunera, eta irratiak jarraipen zabala egingo dio Durangoko Azokari.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Urtero bezala, Gazteak jarraipen berezia egingo dio, irrati zein Internet bidez, Durangoko Azokaren 51. edizioari.

Hasteko, dakizuenez, webgune berezia prestatu dugu, Ahotseneako kontzertu guztiak zuzen-zuzenean ikusi ahal izateko. Horrenbestez, 11:00etatik Azoka itxi arte, musika-emanaldi etengabeaz gozatuko duzue, Gaztearen webgunea bisitatuz gero.

Gainera, kontzertu horiek guztiak EiTB Nahieranen aurkituko dituzue egun batzuk geroago, eta emanaldi bakoitzaren tarte labur bat partekatuko dugu sare sozialen bidez. Horrez gain, Plateruenako kontzertuen bideoak ere izango dituzue eskuragarri.

Esan gabe doa 'B aldea'k saio berezia egingo duela aurten ere. Hala, Julen Idigorasek, hainbat gonbidatu berezirekin, gidatuko duen asteleheneko saioak ordutegi aldaketa izango du (18:00etatik 19:00etara).

Irratiak ere ez du hutsik egingo aurtengo edizioan. Une oro, konexioak egingo dituzte, 'Dida', 'Gaztea Box', 'Top Gaztea' eta 'Be Positive' saioetatik, unean uneko informazioa eskuratu eta entzuleei Durangon gertatzen ari dena kontatzeko.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean