14:09

Gaztea

Abenduaren 3an, Durangon

Euskarazko bideo-jokoei tartea eskainiko die Game Erauntsiak, Azokan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Larunbatean, bideo-jokoekin lotutako tailerrak, erakustaldiak eta hitzaldiak egongo dira egun osoan zehar Durangoko Azokan, Game Erauntsiaren eskutik.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Durangoko Azokaren bigarren egunean euskarazko bideo-jokoek leku garrantzitsua beteko dute Landakon. Hala, Game Erauntsia elkartearen eskutik, egitarau zabala prestatu dute antolatzaileek, euskal bideo-jokoen hedapenari merezitako garrantzia emateko.

Hori horrela, goizean Kabi@ gunean egongo dira, 11:00etatik 14:00etara. Han, tailer ezberdinak emango dituzte: Stepmaniarako abesti bat nola prestatu, OBS grabazio programaren erabilera, jolas bat euskaratzeko eman beharreko pausoak eta beste hainbeste.

Bazkalosterako, berriz, Gari Infernu Game Erauntsiako kideak Pokemon Goren topaketa antolatu du, eta arratsaldean, berriro ere, Kabi@ gunean izango dira (16:30etik 18:30era), "ARK" euskarara nola itzuli duten azaltzeko. Halaber, aipatu jokoan aritzeko aukera izango dute bisitariek, eta "Trackmania Nations Forever" auto lasterketen jokoa ere aurkeztuko dute.

Egunari amaiera emateko, 18:30ean Iban Lantxok bideo-jokoen euskaratze prozesuari buruzko hitzaldia emango du. Finean, euskaratuta dauden bideo-jokoen historia errepasatu eta egungo egoeraren erradiografia egingo du berorrek.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean