Gaztea

Abestia

Berri Txarrakek binilozko single berria kaleratuko du

I.A. | EITB.EUS

'Bakarrik egoteko modu berri bat' single berria kaleratuko du Berri Txarrakek apirilaren 22an.

2014tik abestirik kaleratu gabe egon eta gero, 'Bakarrik egoteko modu berri bat' izeneko binilozko single berria kaleratuko du apirilaren 22an Berri Txarrakek, "Record Store Day" egunerako propio.

1.000 aleko edizio mugatua da, eta taldearen "Only In Dreams" zigiluaren bitartez eta disko-denda independenteetan baino ezin izango da lortu. Binilo bakoitzak kantuak digitalean doan deskargatzeko kodea izango du.

10 hazbeteko biniloak bi abesti izango ditu: 'Bakarrik egoteko' Berri Txarrak taldearen kanta berria eta 'Belaunaldi bat' The Wipers taldearen bertsioa.

Grabaketa 2017ko urtarrilean egin zen, Cal Pau Recordings masian (Bartzelona), Santi García teknikari zela. Diseinua taldeak berak egin du, Galder Izagirreren argazkiekin.

'Denbora da poligrafo bakarra'

Azken diskoa, 'Denbora da poligrafo bakarra', 2014ko azaroan kaleratu zuten Berri Txarrakek, taldearen 20. urteurrenarekin bat eginez.

20. urtemugan zerbait berezia egin nahi zuten eta lan borobila atera zitzaien. Hiru ekoizlek hartu zuten parte proiektu horretan, rocka ulertzeko hiru modu desberdin hartu eta disko berriko kantuak hiru multzotan banatzea erabaki baitzuten.

Proiektuak 20 abesti biltzen ditu 'Sutxakurrak', 'Helduleku guztiak' eta 'Xake-mate kultural bat' izeneko 3 CDtan.